44 eta 3 galdu du Ampo Ordiziak Quesos Entrepinaresen aurka
Ezinezkoa izan zuen garaipena lortzea atzo Ampo Ordiziak Valladolideko Pepe Rojo zelaian. Garaipenarekin play offerako lehia pil-pilean jarriko zen; ez zen horrela izan, Ampo Ordiziak argi eta garbi galdu baitzuen (44-3).
Ordizia Rugbi Elkartetik nabarmendu dutenez “defentsak ez du bere betebeharra bete eta sei entsegu jaso ditu”. Lehenengo zatiaren erdialdera arte bi taldeek ezin izan zuten aurkariaren entsegu marra zapaldu eta zigor kolpeen bidez lortzen zituzten puntuak. Quesos Entrepinaresek transformaturiko bi entsegu lortu zituen eta atsedenaldira 20 eta 3koarekin joan ziren.
Bigarren zatian “talde bakarra egon zen zelaian”, Ampo Ordiziak ez baitzuen puntu bakar bat ere lortu. “Golpe latza jaso du Ampo Ordiziak, alferrikakoak dira oain aieneak”, diote klubetik.
Datorren astean UES Santboiana jasoko dute ordiziarrek Altamiran.Denboradia gaizki hasi arren, euren ibilbidea zuzentzen eta garaipenak lortzen ari dira sailkapeneko goiko postuetan diren taldeen aurka. Porrota ahaztu eta garaipena lortu beharra dauka Ampo Ordiziak plau offetarako ahalik eta postu onena lortzeko.