
Aldundiak parte hartze prozesua antolatu du autobus zerbitzua hobetzeko eta aste honetan sei bilera egingo dituzte Goierrin. Gaur Zaldibian eta Mutiloan egin dituzte. Bihar, 18:00etan, idiazabaldarrak (udaletxean) eta zeraindarrak (kultur etxean) elkartuko dira. Etzi, ordu berean, zegamarrak (kultur etxean) eta olaberriarrak (jubilatuen egoitzan) elkartuko dira.