Goierriko 7 Orduak ekitaldiak izan duen arrakastarekin pozik, Emaneurre taldeko kideak
http://youtu.be/Dodsw2moNQk
Arrakastatsua izan zen larunbatean Goierriko 7 Orduak ekitaldia. Ordiziako Betiko Alai pilotalekua leporaino bete zen kirol zein kultur ikuskizunaz gozatzera inguratu zen jendearekin. "Txiki geratu zen frontoia", dio Egoitz Iztueta Emaneurre taldeko kideak.
Goierriko Hitza
Goierri
Arrakastatsua izan zen larunbatean Goierriko 7 Orduak ekitaldia. Ordiziako Betiko Alai pilotalekua leporaino bete zen kirol zein kultur ikuskizunaz gozatzera inguratu zen jendearekin. “Txiki geratu zen frontoia”, dio Egoitz Iztueta Emaneurre taldeko kideak.
“Jendeak nola erantzungo ote zuen eta frontoi beteko ote zen” zalantza zuten arren, pozez gelditu dira antolatzaileak. “Muntaia lanak espero bezala atera ziren, giro bikaina sortu zen ikusleen artean, proba askotan publikoa asko inplikatu zen eta antolatzaileen egitekoa ere behar bezala atera zen”, dio Iztuetak.
Behin lehen edizioa gaindituta eta izan duen arrakasta ikusita, Emaneurre taldeko kideek ez dute edizio gehiago egiteko aukera baztertzen. Iztuetak azaldutakoaren arabera “ikusi egin beharko da zenbakiek zer dioten, nola finantzatu… baina antolatzaileen artean lanerako gogorik baldin badago egingo dugu beste bat”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.