Mugikorrekin ateratako argazkiak ikusgai Zelai Ariztin, Vanessa Blazquez zumarragarraren argazkia barne
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian Makusikusi proiektuaren baitako argazkiak ikusgai daude. Vanessa Blazquezen (Zumarraga, 1985) argazki bat ikusi ahal da erakusketan, Indiako Taj Mahal eraikinarena, hain zuzen. Argazki guztiak mugikorrarekin ateratakoak dira, hori da Makusikusi proiektuaren bereizgarria. Erakusketa inauguratzeaz batera, argazkilaritzari buruzko mahai ingurua egin zuten aurreko ostiralean eta argitaratu berri duten liburua aurkeztu zuten.

Erakusketa zabalik egongo da apirilaren 6ra arte, astelehenetik ostiralera 17:30-20.30 zein larunbat eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
Bihar Vanessa Blazquezi elkarrizketa Goierriko Hitzan
The post Mugikorrekin ateratako argazkiak ikusgai Zelai Ariztin, Vanessa Blazquez zumarragarraren argazkia barne appeared first on Otamotz.