Hiru lanpostu berri kontratatuko ditu Beasaingo Udalak, igeltsero eta peoi bezala
Beasaingo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza programari esker, hiru lanpostu berri betetzeko kontratazioak egingo ditu. Bost hilabeteko iraupena izango dute lanpostuek, lanaldi osoan: Lehen mailako bi ofizial igeltsero eta peoi bat. Lehen mailako ofizialek 1.875,10 euro gordin eta peoiek 1.483,51 euro gordin jasoko dituzte hileko. Apirilaren 4ko 13:30ak arte aurkeztu daitezke lan eskaerak .beasain.net web orrialdera edo Herritarren Harrera Bulegoan.
Lan eskaintza honetan parte hartzeko, honako baldintzak bete beharra dago: Langabezian egotea eta Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda izatea. Beasaingo herrian erroldatuta egotea 2013ko urtarrilak bata baino lehen. Eskaintzen diren lanpostuen mailari dagozkien ezagupenak egiaztatzea. B motako gidatzeko baimena.1. mailako Ofizial lanpostura aurkeztutakoek ondorengo ikastaroa egina dutela egiaztatu beharko dute: Egitekoak betetzeko Gaikuntzaren oinarrizko 50 orduko ikastaroa. Lanpostuei dagokien Euskarazko hizkuntza gaitasuna izatea: Lehen mailako ofiziala: 2. Hizkuntza Eskakizuna.Peoia: 1. Hizkuntza Eskakizuna.
Aipatutakoez gain, lehentasunezko irizpideak eta puntuazioen irizpideak ere badaude. Ondorengo lotura klikatuta ikus daitezke guztiak:
Igeltsero eta peoi lan eskaintza_oharra