Zumarragako 101 familik gizarte-larrialdiko laguntzak jaso dituzte. Eskaera egin, eta baldintzak betetzen dituzten %100 dira udalak emandako datuen arabera. 2013an 187 eskaera jaso zituzten, horietatik 177 onartu zituzten, eta familia batek laguntza bat baino gehiago –gastu ezberdinetarako– jaso ahal duenez, guztira 101 familia dira laguntzen onuradunak.
http://youtu.be/lflMNp0RvH4 Bertsolari gazteentzako lehen txapelketa garrantzitsua izaten da Gabiriako Osinalde txapelketa, askorentzat eskola edo unibertsitatearen parekoa. Sariketaren antolatzaileak (Euxebio Igartzabal eta Jokin Murua), eta garai ezberdinetan irabazle izandako bertsolariak (Mikel Mendizabal, Joxe Munduate eta Iban Urdangarin) elkartu ditu GoiBerri aldizkariak, lau hamarkada egin dituen lehiaketaz aritzeko.
Urretxuarren jatorri aniztasuna adierazten duten 38 herrialde ezberdinetako banderak daude zintzilik, astelehenaz geroztik, Urretxuko udaletxean. Izan ere, udal gobernuak jakinarazi duenez, «Urretxun bizi diren pertsona guztiak, bertan edo beste herri batean jaioak izan, urretxuarrak, eta hortaz, euskal herritarrak» dira.
Urretxuko alde zaharra biziberritzeko asmoz sortu da berriki Merkataritza eta Ostalaritza Mahaia herrian. Ekimena auzoko merkatariek eta ostalariek jarri dute martxan, azken urteetan alde zaharrak izan duen gainbeherak larrituta. Oihane Zabaleta alkateak esan duenez, merkatarien kexa bat jaso zuten «udaletxeko sarrera nagusia Iparragirre kaletik kendu denetik, egoerak okerrera» egin duela salatuz.
http://youtu.be/J5nb9zDs3Kg Martxoan zehar garatzen ari diren Udaberrian Martxan egitasmoaren baitan, musikari tartea egingo diote Ordizian asteburu honetan. Ordiziako Trobadore Alaiek, Ordiziarrok taldekoek eta Musika Eskolak antolatuta, iluntzean hasi eta goizaldera arte 13 kontzertu egingo dira herriko hainbat txokotan.