Goi tentsioko linearen aurkako ekitaldia Gabirian
Bihar, goi tentsioko linearen aurkako ekitaldia egingo dute Gabirian: 18:30ean ostatuan elkartuko dira eta dorreak jarri nahi dituzten hiru tokietara joango dira argazkiak ateratzera. Helburua eremu horiek babestearen alde daudela irudikatzea da. Gabirian hiru dorre jartzeko asmoa dute: Argindegi, Bekoetxe eta Aranburu baserrietatik gertu. Herriko sei taldek bat egin dute gaurko ekitaldiarekin: Osinalde eta Erbie elkarteek, Txosna Batzordeak, Goruntz dantza taldeak, udalbatzako hautetsien taldeak eta Bolari Taldeak. Gainontzeko herrietan igandean aterako dituzte argazkiak.