Lazkaon merkataritza azokan zortzi dendak eman dute izena
Asteburu honetan Lazkaoko merkatari elkarteak antolatutako II. Azoka ospatuko da, plazako pilotalekuan. Lazkaonek herriko dendari guztiei egin die deia ferian parte har dezaten, izan elkarteko bazkide ala ez izan. Atzo arratsaldean Lazkaoko zortzi denda zeuden izena emanda, Goierriko Merkataritza Dinamizazio Bulegoko Gorka Goikoetxeak aurreratu duenez.
Feria bihar eta etzi izango da. Ostiralean 16:30etik 20:00etara egongo dira postuak zabalik, eta larunbatean 10:30etik 13:30era. Haurrentzako eskulan tailerrak, kale animazioa eta bezeroentzat nekazalturismoan bi lagunen egonaldi zozketa ere izango dira.