Nork bere osasun karpetan kontsultak egiteko aukera dago Internet bitartez
Osasun karpetan aldaketak eta kontsultak egin ditzake erabiltzaileak Internet bitartez. Aukera horren berri ematen ari dira Goierriko osasun zentroetan, eta Zumarragakoan hamar lagun inguruk sarbideak eskuratzeko urratsak eman dituzte jada. Karpeta horretan nork bere historia klinikoaren zati bat aurkitu ahal izango du. Karpeta honen bitartez familia medikurako edo osasun zentroko hitzorduak bertan behera utzi edo aldatu ahal dira.
Osasun karpetan aldaketak eta kontsultak egin ditzake erabiltzaileak Internet bitartez. Aukera horren berri ematen ari dira Goierriko osasun zentroetan, eta Zumarragakoan hamar lagun inguruk sarbideak eskuratzeko urratsak eman dituzte jada. Karpeta horretan nork bere historia klinikoaren zati bat aurkitu ahal izango du. Karpeta honen bitartez familia medikurako edo osasun zentroko hitzorduak bertan behera utzi edo aldatu ahal dira. Horrez gain, etxetik historia klinikoan dauden analisi-emaitzak lortu daitezke. Informazio gehiago osasun zentroetara joanda lortu daiteke.
The post Nork bere osasun karpetan kontsultak egiteko aukera dago Internet bitartez appeared first on Otamotz.