Sarriegik eta Aldasorok irabazi dute Gazte Egunaren baitako frontenis txapelketa
Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur Lazkaon. Orain, frontoian bazkaltzen ari dira 100 lagun inguru. Goizean, 11:00etan frontenis txapelketako final aurrea eta finala jokatu dituzte. Irabazleak Josu Sarriegi eta Unai Aldasoro izan dira Kaki eta Oskarbiren kontra oso berdinduta egon den partida jokatu eta gero, 30-28. Hirugarrenak MIkel Insausti eta Imanol Olaran izan dira eta laugarren postuan geratu dira Jon Barreros eta Ioritz Garmendia; 27 bikotek hartu dute parte.
Bestelakoan, txapelketa amaitzeaz batera trikitilariak agertu dira plazan eta trikipoteoa egin dute. Bien bitartean frontoian mahaiak muntatu eta herri bazkarira bildu dira 100 lagun inguru.
Slackline eta monoziklo tailerra emango dute 18:00etatik aurrera eta 19:30ean Lizarrako batukadak kalejira egingo du.