Martxoan Bertsoaren baitako bertso bazkarira 35 bat lagun bildu dira gaur Urretxuko Motz tabernan. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsotan ari dira orain, biek ala biek irriak dituzte ezpainetan eta entzunleek ere halaxe daude. Martxoan Bertsoak aurtengo azkena emango du datorren ostiralean Gaztelekuan egingo duten bertso musikatuen saioarekin, 23:00etan izango da, eta bertsolariek herriko musikariak izango dituzte bidaide.