Segura, Euskal Herriko gazteen topagune
Iparra-Hegoaren barruan Euskal Herriko 170 bat gazte elkartu dira gaur Seguran. Lurralde denetako ordezkariak egon dira kasik. Elastiko urdinak jantzita hartu dituzte bertako gazteek eguerdi partean. Gaztetxe aldera abiatu dira, eta hango eskolatxoetan motxilak utzi eta gero bazkaldu egin dute; ez dute gaztetxean lorik egingo laneran ari direlako bertan. Goiz osoan zehar Euskal Herriko lurralde guztietako merkatu berezia egon da plazan ekoizleen produktuekin.
Arratsaldean, 19:00etatik aurrera taloak eta Euskal Herriko ardoen dastaketa egingo dute Amaren alabak taldeak eta Kuskuxtu txarangak alaituta. Egunari amaiera emateko Iñazki Lapurdiko taldearekin dantzaldia izango da.
Iparra-Hegoaren baitako ekintzek bihar segida izango dute.