«Ilar bildu berriak baserriko arrautza frijituekin da nire janari gustukoena»
Jatorrizko euskal pottokaren berreskurapenean eta sustapenean diarduen ZAPE pottoka elkarteko kidea da Aitor Iraeta (Zaldibia, 1976).
Zer du pottokak beste animaliek ez dutena?
Aske izateko gogoa.
Eta pertsonek ez dutena?
Momentuan sentitzen dutena adierazten dute.
Zaletasun bat.
Zaletasun gehiegi ditut, baina bat esatekotan, irakurtzea.
Pelikula bat.
Eraztunen jauna.
Liburu bat.
Bill Brysonen Ia denaren historia labur bat.
Abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Benitoren Lertxundiren Baldorba.
Janari bat.
Ilar bildu berriak baserriko arrautza frijituekin.
Edari bat.
Etxeko sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Brasilgo Fernando de Noronha irla.
Amets bat.
Mugarik gabeko Euskal Herri euskaldun bat ikustea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire emaztea ezagutu nuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lanerako buzoa.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Osin berde, Arkakan.
Herriko alkate bazina…
Plazako frontoia estaliko nuke, adibidez.
Zaldibian biziko ez bazina…
Tristura latza, zuhaitza sustraiak moztuta!