Lazkaoko San Prudentzio festak, prest
Gaur hamabost hasiko dira Lazkaon San Prudentzio jaiak. Udalaren Festa Batzordeak egitaraua osatu du, eta programa atera dute. Jai-egitarauaren azaleko irudia ere aukeratu dute. Gaur goizean banatu dituzte sariak, udaletxean. Aurten San Benito ikastolako DBH3 mailako ikasleek parte hartu dute, 2. ebaluazioan irudi digitalen edizioa landu ondoren.
Maila horretako 75 bat ikasle joan dira, gaur goizean, udaletxera. Bost sari izendatu ditu udalak. Bozketa ikasleen artean egin dute. 188 boto jaso dituzte denera. Irabazle Andrea Murillok eta Garbiñe Najerak egindako lana da. Haien lana jarriko dute programan.
Lazkaoko San Prudentzio jaiak 2014 Egitaraua
Ondoren, Lierni Perez-Irati Saez de Egilaz, Sandra Saldaña-Sofia Peralto, Aitor Txurruka-Ander Docarmo, eta Aitzol Odriozola-Iñaki Irastortza bikoek egindako lanak sailkatu dira, hurrenkera horretan 2.etik 5.era.
Irakasleek ere aukeratu duten euren iritziz gustukoena den irudia. 40 bat irakaslek parte hartu dute bozketan, eta berdinketa izan da lehen posturako: Unai Saldañaren lana batetik, eta Goizane Zizaurre, Alaia Etxebarria eta Irati Mujika hirukoteak egindakoa bestetik.
Denek USB arkatz bana jaso dute opari. Irabazleek, baita San Benito ikastolan jaietan afaltzeko gonbita ere. Zozketa bat ere egin dute partaide guztien artean. Bikote batek jaso du sari berbera.