Erdi Arora salto egin dute Ordizian
Erdi Aroko azoka ari dira egiten Ordizian asteburuan. Artisauen postuak, segizioa, bisitariak, jolasak… ikusi ahal izan dira goizean zehar erdiguneko kaleetan, eta arratsaldean ere egongo da horretarako aukera. Eguraldiak lagunduta, jendea mugitu da etxetik eta goizean giro polita sortu da herriko alde zaharreko kaleetan. Eguerdi, aldera elkartu da jende gehien, eta ordu erdi aurretik egin dute lehen segizioa.
Erdi aroko pertsonaietan murgilduta garaiko herria irudikatu dute hainbat ordiziarrek, eta artisauek jarritako postuekin osatu dute goizeko eskaintza. Arratsaldean errepikatuko dute berriz antzezpena, eta bihar goizean egingo dute azkena. Barrenan hasita, 17:00etan egingo dute arratsaldean antzezpena, eta bihar, leku beretik irtenda, 11:30ean.



























