Puntako korrikalariak Zegaman
http://youtu.be/8TIPtPnmRVA Munduko Koparako puntuagarria izango da, aurtengoan ere, Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Hori dela eta, mundu osotik etorritako puntako mendi lasterkariak lehiatuko dira maratoiaren XIII. edizioan. Lasterketa 09:00etan hasiko da plazan; 42,195 kilometro egingo dituzte eta lehen korrikalaria ordu bata aldera iritsiko da helmugara, lau orduren azpitik. Aurten ere Zegaman izango da Kilian Jornet gazte kataluniarra. Jornetek sei aldiz jantzi du txapela Zegaman eta askorentzat bera da gizonezkoetan faborito nagusia.
«Berezko dohainez gain, oso garrantzitsua da ibilbidea ondo ezagutzea» Alberto Aierbe (Zegama-Aizkorri maratoiaren antolatzailea)Horiekin batera,Tadei Pivk eta Marco De Gasperi italiarrak, Zaid Ait Malek andaluziarra, Cameron Clyton estatubatuarra edota Ton Owens eskoziarra dira garaipena lortzeko aukera gehien dituztenetariko batzuk. Euskaldunei dagokienez , Lizeaga (Urnieta, Gipuzkoa) Hassan Ait Chaou Ait Chaou (Villabona, Gipuzkoa) eta Aritz Egea (Urretxu) lehen hamar postuetan ibiliko direla uste du Aierbek, izan ere, Zegama-Aizkorriko antolatzailearen iritziz lasterketan ondo ibiltzeko, «berezko dohainez gain, oso garrantzitsua da ibilbidea ondo ezagutzea, eta zinez, hiru hauei ez zaizkie arrotz Aizkorriko parajeak». Emakumeen lasterketan, hutsune nabarmen bat izango da aurtengoan: Oihana Kortazar elgetarra ez da lasterketan izango. Emilie Forsberg norvegiarra, aldiz, Zegaman izango da. Iazko txapelduna «ondo» ibiliko delakoan dago Aierbe, baina beste kirolari askok ere aukerak dituztela uste du «Maite Maiora mendaroarra, esaterako, lehen postuetarako lehian ibiliko da». Maioraz gain, kontuan hartzekoak dira iazko bigarren eta hirugarren sailkatuak, Stevie Kramer, eta Nuria Picas, hurrenez hurren; Kasey Enmon, edota Elisa Desco ere, besteak beste. Gazteen mendi maratoia Ospea helduen lasterketak badu ere, Zegaman beste lasterketa bat ere egiten da: Zegama-Aizkorri Junior Trail. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta 16 eta 18 urte bitarteko 42 korrikalarik hartuko dute parte, tartean, zazpi mutil goierritar izango dira. 10:30ean ekingo diote lasterketari, eta 10,2 kilometroko ibilbidea egingo dute.













