http://youtu.be/ChYhgKKo5ZY
Kuadrillen eguneko ohiturari jarraituz, lagun talde gehienak blusa jantzita atera dira kalera. Kuadrillen arteko XXXVIII. areto futbol txapelketako finala Zanbo taldeak irabazi du Daraknantorox-Jazpana taldearen aurka La Salleko jolasgunean. Jendetza inguratu da partida ikustera, pankarta eta guzti.

Gero, txaranga lagun hartuta, bazkal-aurreko poteoa hasi dute, tabernaz-taberna. Kaleak lepo bete dira festa gogoz zeuden beasaindarrez. Bost Baietz saioa grabatzera ere etorri da Julian Iantzi. Goizean erromeria egin dute Loinazko San Martin basilikan.
Barandiaran parkea estreinatzen ari ziren bitartean etxeko txikiak, puzgarri eta bestelako hainbat jolasetan.
Hemen, goizak utzi dituen irudi batzuk:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.