Kuadrillak Barrendaindik abiatu dira, txarangarekin batera
http://youtu.be/EItcmL4_l8c 17:30ean gaztetxoen kuadrilla mordoxka bat abiatu da Beasaingo Barrendain plaza ingurutik, txaranga lagun hartuta, herriko kaleetan zehar umorea eta alaitasuna zabalduz. Laster hasiko dira gazteen olinpiadak txosna gunean, eta batukadaren, txarangaren eta Ingo al deu? taldeen musikak jarriko dituzte kuadrillak dantzan geroxeago.