Legazpiko Domingo Agirre ikastetxean Elkarbizitzaren Astea ospatuko dute
Bihartik aurrera Elkarbizitzaren Astea ospatuko dute Legazpiko Domingo Agirre ikastetxean. Aurtengoa aniztasun sexualari buruzkoa izango da. Estereotipoak, genero itxaropenak, familia eredu ezberdinak, desberdintasunaren onarpena, jazarpena, oztopoak gainditzea eta nork bere eskubideen alde borrokatzea landuko dituzte, besteak beste. Arartekoaren lan talde batek Europako beste herrialde batzuetako taldeekin sortutako materiala erabiliko dute. Asteari amaiera emateko, ostiralean, Eskola Eguna ospatu ondoren, afari-merienda egingo dute.