Legazpiko Udala Juanastegi eta Urtatzako kale argiterian hobekuntzak egiten hasi da
Legazpiko Udala Juanastegi eta Urtatza auzoetako kale argiteria berritzen ari da, energia eraginkortasuna lortzeko. Helburua kontsumoa murriztea, kutsadura gutxitxea, argiaren banaketa uniformea egitea eta fatxadetan dauden argiak lurrean jartzea da. Aurrekontua 70.000 eurokoa da.
Legazpian 83 motako 2.241 argi daude eta helburuak azkenerako hamar modelo baino gutxiago egotea da. Udalak Alkateen Itunerantz Zuzenduz ekimenarekin bat egin zuen eta 2020rako %20 gutxiago kontsumitzeko konpromisoa hartu zuen. Gainera, Aldundiko kontratazio zentralari atxiki zitzaion prezio hobeak lortzeko. Iaz 18.000 euro aurreztu zituen eta aurten 18.500 euro gehiago aurreztea espero du.