Legazpiko Udalak GPS bidez mugatuko ditu udalerriko landa lursailak
Legazpiko Udalak GPS bidez mugatuko ditu udalerriko landa lursailak. Bi fasetan egingo du. Lehenengoan 8. poligonotik 14.era artekoak mugatuko ditu eta bigarrenean gainontzekoak. Bi bilera antolatu ditu lurjabeei ekimenaren berri emateko: asteartean eta asteazkenean, 19:00etan, kultur etxean. Jabe bat baino gehiago duten lurren kasuan, katastroan jabe bezala agertzen denari bidali dio gonbidapena. Gutunik jaso ez duten jabeak ere joan daitezke bilerara, noski.