Loinatz jaietako kuadrillen eguna prozesio, meza eta erromeri giroan hasi da
Beasaingo Loinatz jaietako kuadrillen eguna txistu doinuz esnatu da. Goizeresiaren ostean, Andre Maria Zeruratuaren elizatik abituta, Loinazko San Martinen basilikara joan da prozesioa, txistulariez eta dantzariez lagunduta. Mezetara sartu aurretik, ohi bezala, zenbait dantza eskaini dituzte basilika aurrean, eta mezetara sartu dira.
Irteeran erromeria izango da basilika kanpoan, Musika Eskolako trikitilariekin. Hamaiketakoa egiteko aukera ere izango da: taloak, erroskilak, odolkiak, txorizoa, gazta eta barraskiloak dastatzeko aukera izango da aurten ere.