Lokatza eta giro ona nagusi Legazpiko Ortiz de Luzuriaga mendiko bizikleta proban
Atzo Xabier Ortiz de Luzuriaga mendiko bizikleta proba egin zuten Legazpin. 150 txirrindularik parte hartu zuten. Egunean bertan eta aurreko egunetan egindako euria zela eta, lokatza izan zen nagusi. Baita giro ona ere. 10. edizioa zenez, antolatzaileek ekitaldi bereziak antolatu zituzten. Domingo Agirre ikastetxeko jolastoki estalian puzgarriak eta bizikletak jarri zituzten haurrentzat eta bazkaria egin zuten. Bazkarian 200 lagun elkartu ziren. Gainera, bizikleta bat zozkatu zuen. Igor Velascok irabazi zuen.