Ludoteka eta gurasoen txokoa baloratzeko bilera egingo dute gaur Itsasondon
Ikasturtea bukatzera doan honetan, Itsasondon balorazio bilera bat egingo dute gaur, haurren zerbitzurako dauden bi azpiegituraren inguruan. Eguzki Lore ludoteka eta guraso txokoaren erabiltzaileak deitu ditu Itsasondoko Udalak bilerara, baita erabiltzaile berriak ere (2009an eta 2010ean jaiotakoen gurasoak). Hurrengo ikasturterako udalak “proposamen desberdinak” ditu, eta gurasoekin eztabaidatu nahi ditu. Bilera gaur 18:30ean da, ludotekan.