«Baserriak gordetzen dituen altxorrak ezagutu eta baloratu behar dira»
Arkitekto teknikoa da Maite Iturralde (Ezkio-Itsaso, 1.977), eta eraikitako ondarearen zaharberritze masterra egiten ari da. Bere tesina Ezkio-Itsasoko dolare baserri baten arkitekturaren azterlanean onarrituko da.
Zein egoeratan daude Ezkio-Itsasoko baserriak?
Kudeaketa ez da xamurra, ingurumenaren gaineko eragina murrizteko neurriak hartzea ezinbestekoa ikusten dut. Beste herri askotan bezala hanka sartzeak izan dira.
Baserri bat berritzeko garaian, zer hartu behar da kontutan?
Bere historia ezagutu eta aintzakotzat izanik, gure beharrak asetzeaz gain, baserriak ezkutuan gordetzen dituen altxorrak zeintzuk diren ezagutu eta balorean jartzeko ahalmena eduki behar da.
Zaletasun bat.
Mendia.
Pelikula bat.
La vida de Adele.
Liburu bat.
Chinua Acheberen Todo se desmorona.
Kantari bat.
Silvio Rodriguez.
Abesti bat.
Sueño con serpientes.
Janari bat.
Arroza txirlekin.
Edari bat.
Ardo kopatxo bat, txuria nahiz beltza.
Oporretarako leku bat.
Mali (Afrika).
Amets bat.
Bihar lanera joateko beharrik ez izatea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Amets iloba jaio zen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gauguin izeneko liburutxo bat.
Gorroto duzuna.
Mespretxua.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.