Astelehenean, ETB2ko Entrada Libre saioan, 11:15ean, Irimo industria guneko egitasmoaz arituko dira. Vanessa Sanchez saioko gidariak Ibon Salaberria (arkitekto koordinatzailea), Edurne Arakama (arkitektoa) eta Asier Larraza (argazkilaria) izango ditu solaskide.
The post Irimoko egitasmoaz hitz egingo dute ETB2ko ‘Entrada libre’ saioan appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/9K5kwkoDPCE Gure Esku Dago ekimenak deituta ekainaren 8an egindako Giza-katea askoren oroimenean iltzatuta geldituko da betiko. Irudi dotore askoak utzi zituen, bai norberaren gogoan, eta baita egunean bertan irudiak jasotzen aritu zirenenak ere. Hain zuzen ere, egun hartako argazkiak eta bideoak bildu eta ikusgai jarri dituzte egunotan. Herri ekimeneko hedabideek egindako elkarlanari eta hainbat irakurlek bidalitako argazkiei esker, 3.000 argazkitik gorako bilduma egitea lortu dute batetik. Bestetik, Gure Esku Dago ekimenak, giza-katearen ibilbideko 123 kilometroen bideoak jarri ditu, kilometroz kilometro. youtubeko erreprodukzio zerrenda batean.
Aitana eta Paula Etxeberria ahizpak (Ordizia, 1997) Twin Melody dira musika munduan. Pianoa eta bi ahots baliatuz, naziorteko pop artisten abestiak bertsionatzen dituzte. Facebooken, Twitterren, Instagramen eta Youtuben zabaltzen dute euren musika, eta mundu osoko jarraitzaileak dituzte. Betidanik izan duzue gustuko musika? Bai, beti gustatu izan zaigu, baina 13 urtetik aurrera gehiago saiatu gara. Lehenik, karaokeetan abesten hasi ginen, praktikatzeko, 14 urterekin kantu eskolak hartzen hasi ginen, eta 15ekin kontzertuekin. Youtuben bideo asko dituzue; ikusienak 150.000 ikustaldi izan ditu; jarraitzailerik ez zaizue falta. Atzerriko zale asko dituzue, ezta? 15.000 jarraitzailetik gora ditugu jada, gehienak AEBekoak dira. Alemaniakoak, Poloniakoak eta, neurri txikiagoan, Frantziakoak ere baditugu; baina hori, batez ere, gure musika estiloak herrialde horietan oihartzun handiagoa duelako da. Batik bat Interneta darabilzue zuek musika zabaltzeko, baina aurrez aurreko kontzertuak ere egin dituzue? Bai, egia esan, Internet oso baliabide ona da, erraza da gure musika horrela zabaltzea. Halaber, herrian abestu izan dugu, hala nola, Ordiziarrock jaialdian edota Barrenan .Tolosan ere eman ditugu kontzertuak. Joan zen astean Ordizian izan ginen. Zein da zuen ametsa musikaren munduan? Abestetik bizi nahi genuke, baina, aldi berean, jendeari laguntzeko zerbaitetan ere jardun nahi dugu. Musika asko gustatzen zaigu, baina beste grina bazuk ere baditugu. Dena den, oraindik [...]