Lasterketak ibilbidean ikusteko garraio zerbitzua merke eta eroso izango da
Atleten laguntzaileek doan har ditzakete autobusak; gainontzeko ikusleek bidaiako euro bat ordainduko dute
Korrikalarien ahalegina bertatik bertara ikusteko eta txalotzeko, antolakuntzak autobus zerbitzu oparoa jarriko du aurten ere. Ostiraletik igandera, hainbat ibilbide egingo dituzte autobusek, ikusleak eta laguntzaileak eroso, azkar eta merke eramateko.
Ostiralean bi garraio linea izango dira erabilgarri; larunbatean lau, eta igandean bat. Ehunmilietako ibilbide osoko herrietan kokatuko dituzte abiaburuak. Gehienak autobusen lineak izango dira, ostiraleko Beasain-Zumarraga tren zerbitzua izan ezik. Azken horretan, Renferen aldirietako zerbitzuaren ordutegia mantenduko da.
Logistikoki, larunbata izango da garraio aldetik ere konplexuena. Beasain-Lizarrusti-Beasain ibilbidea egingo du autobus batek, bi orduro (08:00etatik 22:00etara, egun osoan).
Azpeitian izango du abiapuntua bigarren autobus batek, Azpeitia-Tolosa-Beasain-Azpeitia bidea egiteko. Ostiraletik larunbaterako gauean ibiliko da (00:40, 02:55 eta 05:10ean irteenda).
Tolosan gunea izango duen autobusa larunbatean 06:00etan hasiko da. Ordu eta erdiro abiatuko da (azken bidaia 14:55ean). Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia, Ordizia, Beasain eta Tolosa bira egingo du, aldiko.
Larunbatean eta igandean, Beasaindik ere zerbitzua egingo du laugarren autobusak, 06:30etik aurrera, bi ordu eta erdiro. Idiazabal, Etxegarate, Otsaurte, Zegama, Zerain, Mutiloa, Lierni eta Ormaiztegi lotuko ditu.
Lasterketak toki batean baino gehiagoan ikusi ahalko dira, hala.
AUTOBUSAK:
Beasain-Lizarrusti
- Geltokiak. Beasain, Lazkao, Ataun (San Martin eta San Gregorio) eta Lizarrusti.
- Eguna. Larunbata.
- Joanekoak: 08:00etatik 22:00etara, bi orduz behin.
- Itzultzekoak: 09:00etatik 23:00etara, bi orduz behin.
- Geltokiak. Zumarraga eta Azpeitia.
- Eguna. Ostirala.
- Joanekoak. 22:30 eta 00:00.
- Itzultzekoa. 23:10.
- Geltokiak. Azpeitia, Tolosa, Beasain eta Azpeitia.
- Eguna. Larunbata.
- Joanekoak. 00:40, 02:55 eta 05:10ean abiatuta.
- Geltokiak. Tolosa, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia, Ordizia, Beasain eta Tolosa.
- Eguna. Larunbata.
- Joanekoak. Ibilbide osoa, 06:00etatik 14:55era, ordu eta erdiz behin.
- Joanekoak. Amezketatik Beasainera, 16:20 eta 18:20an.
- Geltokiak. Beasain, Idiazabal, Etxegarate, Otsaurte, Zegama, Zerain, Mutiloa, Liernia, Ormaiztegi eta Beasain.
- Eguna. Larunbatetik igandera.
- Joanekoak. 06:30etik 00:00etara, ordu eta erdiz behin. 07:30era arte, bi ordu eta erdiz behin. 13:30era arte, orduero (Etxegaratetik eta Otsaurtetik pasa gabe).