Musti Mujikaren omenezkoa Argixaon
Juan Mari Musti Mujika zenaren oroimenezko 10. txapelketa jokatu dute gaur Zumarragako Argixao futbol zelaian Musti Taldeak eta Urola kirol elkarteak antolatuta. Jende ugari bildu da bertan Urolako eta Realeko beteranoen neurketa gertutik jarraitzeko.
Aldez aurretik, ordea, senegaldar talde batek Urolako jokalarien aurka jokatu dute. Beteranoen partidaren atsedenean, berriz, Urolako kimu mailako jokalariak aritu dira.
Partida amaitzean, sariak banatu eta Mustiren oroimenezko ekitaldia egin dute.