Datorren astean hasiko dira Legazpiko Aizkorri kaleko lanak
Legazpiko Aizkorri kaleko lanak datorren astean hasiko dira eta zirkulazio eta trafiko aldaketak ekarriko dituzte. Kale Nagusiari dagokionez, sarrera kontrako norabidean izango da (Txokotik). Irteera, berriz, Serenako aldapatik izango da. Nafarroa kaleari dagokionez, zamalanetarako bakarrik sartu ahal izango da (07:30etik 13:00etara). Ibilgailuak Kale Nagusitik sartuko dira eta Saturnino Telleriako biribilgunetik irten. Bukatzeko, aparkalekuei dagokienez, taxi geltokitik Elizondora zamalanak egiten dituztenek bakarrik aparkatu ahal izango dute. Botikatik Aurrera tabernaraino, orain arte bezala mantenduko da.