Irimoko talde eragileak bere lanaren berri eman du
Gaur eguerdian Irimo industrigunea zaharberritzeko lan egiten ari den talde eragileak bere jardunaren berri eman du Sarralde enpresan. Ekitaldian talde eragileko sei lagunek parte hartu dute: Ibon Salaberria, Edurne Arakama
The post Irimoko talde eragileak bere lanaren berri eman du appeared first on Otamotz.
Gaur eguerdian Irimo industrigunea zaharberritzeko lan egiten ari den talde eragileak bere jardunaren berri eman du Sarralde enpresan. Ekitaldian talde eragileko sei lagunek parte hartu dute: Ibon Salaberria, Edurne Arakama eta Iñaki Mendizabal arkitektoak, Pello Rodriguez jubilatua, Asier Larraza argazkilaria eta Pablo Irizar hidrogeologoa.
Aipatzekoa da hilabete honetan bertan Urretxuko Udalak industriguneko garbiketa lanak hasiko dituela eta talde eragileak Irimoko Lehen Foroa antolatu duela. Lehen ekitaldia datorren asteartean izango da. Talde eragileak industrigunea erakutsiko die herritarrei. Ekitaldia 18:30ean hasiko da eta herritar guztiei gonbita luzatu diete.
Helburua urretxuarrek eremua ezagutzea eta bertako espazio bati lehenbailehen erabilera ematea da. Lehen fase honetan, espazio honetako lurzorua garbitu, ingurumen txostena egin, leihoak konpondu, hondakinak sailkatu eta kudeatu eta lehen egokitze obrak egingo dituzte. Aurtengo aurrekontua 138.500 eurokoa da eta dirua Udalak eta Aldundiak ipiniko dute.
Irimoko prozesuaren helburua espazio hau herrian integratzea da eta horretarako hirigintza ulertzeko eta eraldatzeko prozesu berritzaile bat abian jarri da. Ondorengo baldintzak izango dituen espazio publiko bat sortu nahi da: garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala oinarri izango dituena, inguruarekiko, ingurunearekiko eta pertsonekiko arduratsua, ekonomiko jasangarria, behar ezberdinei erantzungo diena eta, etorkizuna baldintzatu gabe, eraldaketa progresiboa eta malgua izango duena.
Egitasmoa 2012ko abenduan jarri zuten abian, proiektuaren helburu nagusiak finkatu zituen parte hartze prozesu batekin. 70 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Parte hartze prozesu honetik talde eragilea sortu zen.
Horra hor Irimoko Lehen Foroaren programa:
Uztailak 8, asteartea
-18:30. Irimora bisita. Bertako memoria berreskuratzeko eta begirada berriak jasotzeko.
Uztailak 9, asteazkena
-18:00. Irimoko talde eragilearen aurkezpena.
-18:30. Tailerra. Irimoko gunearekin lotutako garai bateko eta egungo esperientziak jasoko dituzte. Parte hartzeko, irimoph@gmail.com helbidera mezua bidali.
Uztailak 10, osteguna
-18:30. Hitzaldia. Industriguneak eta hiria.
Uztailak 11, ostirala
-18:30. Hitzaldia. Barne garapeneko politiken birpentsaketa.
-19:15. Hitzaldia. Banakako ekoizpenetik, auzo fabriketara.
Uztailak 12, larunbata
-11:00. Tailerrak. Ekoizpen pertsonalerako teknologietara sarrera eta haur eta gazteentzako elektronika eta robotika tailerra.
Uztailak 18, ostirala
-18:30. Hitzaldia. Luis Astiazaran Gipuzkoako industria arkitektonikoan.
-19:15. Hitzaldia. Europan lehiaketako proiektua.
Uztailak 19, larunbata
-11:00. Tailerra. Hiriak eta ekofeminismoa. Udaletxean edo Santa Barbaran.
The post Irimoko talde eragileak bere lanaren berri eman du appeared first on Otamotz.