Beasaingo Udalak EEErekin hitzarmena sinatu du, Alkateen Itunerantz zuzenduta
Pasa den ekainaren 19ko udalbatzan onartu zen Beasaingo Udalaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) arteko lankidetza hitzarmena sinatzea, Alkateen Itunerantz zuzenduz. Alkateen Ituna bezala ezagutzen den Europa mailako egitasmo honen helburuak honakoak dira: ituna sinatzen duten udalek, Europar Batasunaren helburua gainditzea, CO2 emisioak %20 murrizteari dagokionez, 2020 urterako energiaren aurrezpena %20 areagotzea eta energia iturri berriztagarrien erabilera gehitzea, udalerriaren azken energia kontsumoaren aldean.
Horretarako, hau sinatzen duten udalek Energia Iraunkorraren Aldeko Ekintza Plan bat aurkeztu behar dute. Plan honetan 2020 urtera begira, udalerri osoaren energia planifikazio behar da, 2020 urtera arte garatuko diren jarduera zehatzak definituz honako alor hauetan: energia eraginkortasunean, energia berriztagarrietan, mugikortasun iraunkorrean, hondakinetan eta udalerriko energia kontsumitzen duten arlo guztietan, industrian izan ezik; hau da, udal eraikinetan, zerbitzu arloan, bizitegietan eta lehen arloan.
Plan honen aurretik ere Beasaingo Udalak bazue energia aurrezteko plan bat, eta horren barruan, herriko ia-ia argiteria guztia aldatu dute legealdi honetan, honekin, energiaren %43a aurreztea lortuz.