Deskargako autobidea 2015eko apirilean irekiko dute, bidesaririk gabe
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez Urretxu eta Antzuola lotuko dituen autobidea 2015ean irekiko dute, eta Deskargan ez dute bidesaririk ezarriko. Ugartek bidesaririk ez jartzeko konpromisoa agertu du. Autobidean lanean ari dira eta irekiera 2015eko apirilean izango dela aurreikusi du bozeramaileak.

Aurreko urteko irailean Deskargako lanetan gertatuko lan istripuaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lapatza aldi-baterako enpresa elkarteari –Moyuak eta Altzibarrek osatutakoa da– 1,6 milioi euroko isuna jarriko diola jakinarazi du Larraitz Ugartek. Lan istripuan Jose Ignazio Alkorta 33 urteko langilea zendu zen.
The post Deskargako autobidea 2015eko apirilean irekiko dute bidesaririk gabe appeared first on Otamotz.