Elkarretaratzea deitu du Askapenak Palestinako erasoa salatzeko
Israeldar armada Gaza etengabe bonbardatzen ari da azken egunetan hildako, zauritu eta suntsiketa larria eraginez. 3 kolonoen auzia izan da sionistek Palestinaren aurkako ofentsibari ekiteko aitzakia. Kalera atera eta erasoa gogor salatzeko dei egin du Askapenak. «Eraso inperialista berri honen aurrean, Estatu Sionista eta bere kolaboratzaileak salatzeko unea da eta palestinarrei gure babes eta elkartasun internazionalista adieraztekoa», diote. Horregatik, Goierri mailako elkarretaratzea deitu dute gaur 19:00etan Ordiziako plazan.