Ganaduaren jarraipena
Mendian dabiltzan abere taldeak gainbegiratzeko lanak erraztuko ditu Hazi Fundazioak aurkeztutako Geopos sistemak. Teknologia berriei esker, satelite bidezko komunikabideetan oinarrituta, aberearen kokapenari buruzko etengabeko informazioa jasoko du abeltzainak.
Ganadua mendian dagoenean, Geoposarekin abeltzainek ganadua zehatz-mehatz non dagoen jakin ahal izango dute momentuoro. Aberearen bila joan behar dutenean, denbora gutxiago emango dute iristen eta zailak diren zonaldeetan dauden abereak bilatzen. Era berean, abereen ohiturak ezagutzeko aukera emango du Geoposak. Abeltzainek sms edo email bidez jasoko dituzte abisua, abeltzainak aukeratzen duen maiztasunaren arabera.
Lepokoa
Abere taldeko gidari den animaliari jartzen zaio Geopos gailu elektronikoa. Satelite bidez, sistema informatiko bati informazioa igortzen dio.
Panel fotovoltaikoak eta errendimendu handiko bateriak ditu. Lepokoa handi samarra da, eta batez ere abere handientzat da egokia.
Geopos gailuak erosi edo alokatu egin daitezke. 290 euro balio du Geopos bakoitzak (hilean 16 euro). Hileko 22 euroan ere alokatu daiteke.
Informazio gehiago jakin nahi duenak edo eskaerak egin nahi dituenak Haziren webgunera jo dezake.