Hasi da Ehunmiliak ultratrail proba
http://youtu.be/llMkjwRmJH0 Bidean dira dagoeneko. Agindutako orduan, 18:00etan puntuan, abiatu dira Ehunmiliak mendi lasterketako 295 parte-hartzaileak. Jendetza bildu da Beasaingo irteera puntuan, korrikalariei babesa eta animoak emateko. Txalapartarien, bertsolarien eta dantzarien saioaren ondoren, ohiko atzera kontuarekin hasi da proba. 168 kilometroko ibilbidea dute aurretik. Goierriko 2 Handiak (G2H) probako parte-hartzaileak, berriz, gaueko 23:00etan abiatuko dira, toki beretik.