Musika Parkean programako kontzertua bertan behera gelditu da
Legazpiko Udalak herriko parkeetan musika kontzertuak antolatu ditu. Gaur Mac Jeara’s Band jazz taldeak Urtatzazar parkean jo behar zuen, baina euri arriskua dela eta, kontzertua bertan behera gelditu da. Seguru aski, datorren astean egingo dute. Datorren astean Uztaila Kulturala programako beste bi hiru ekitaldi egongo dira. Asteartean, 17:00etan, haurrentzako jolasak egongo dira Laubiden. Ondoren, 19:00etan, haurrek abereekin jolasteko aukera edukiko dute. Ostegunean, 19:30ean, Txileko Marionautas taldeak txotxongilo saioa eskainiko du plazan. Bukatzeko, ostiralean, 22:30ean, Ikatza argazkilari elkarteko kideek ikus-entzunezkoa emango dute Azokan.