Realeko jokalariak Beasaingo Loinaz zelaian ari dira entrenatzen
Amporen 50. urteurrenaren barruan, Realeko jokalariak Beasaingo Loinaz futbol zelaian ari dira entrenatzen. 11:00etan hasi dira entrenatzen, haurrez eta zaletuz inguratuta. Haurrak koadorno eta errotulagailuekin zain zituzten, eta askori sinadurak egin dizkiete kamisetetan, koadernoetan… eta baita haur batek berak egin duen buruhandian ere. Islandiako Alfred Finnbogason, Realeko jokalari berriak, zaletuen arreta bereganatu du.
Hemen entrenamenduko irudi batzuk: