Argazki Opera erakusketa ikusgai dago Txoko tabernan
Vanessa Blazquez, Gonzalo Iza, Iker Gutierrez eta Alvaro Mendia argazkilariek Gi-631 Herri Operan egindako argazkien lagin bat ikusgai jarri dute Zumarragako Txoko tabernan. Erakusketari Argazki Opera titulua ipini diote eta uztailea osoan zabalik egongo da. 40×50 egitasmoaren baitako erakusketa da. Herri Opera Ederrena frontoian egin zuten egunean Vanessa Blazquez, Iker Gutierrez, Gonzalo Iza eta Alvaro Mendia argazkilariek irudiak egin zituzten.
Vanessa Blazquez, Gonzalo Iza, Iker Gutierrez eta Alvaro Mendia argazkilariek Gi-631 Herri Operan egindako argazkien lagin bat ikusgai jarri dute Zumarragako Txoko tabernan. Erakusketari Argazki Opera titulua ipini diote eta uztailea osoan zabalik egongo da. 40×50 egitasmoaren baitako erakusketa da. Herri Opera Ederrena frontoian egin zuten egunean Vanessa Blazquez, Iker Gutierrez, Gonzalo Iza eta Alvaro Mendia argazkilariek irudiak egin zituzten. Asier Larraza argazkilari urretxuarra ere aritu zen, baina Blazquezek azaldu duenez, «beste konpromiso batzuengatik ezin izan du erakusketan parte hartu».
The post Argazki Opera erakusketa ikusgai dago Txoko tabernan appeared first on Otamotz.