Bareakeko dendak kalera aterako dira ostiralean eta larunbatean
Bareak Merkatari Elkartekoek, beste behin, dendetako produktuak kalera aterako dituzte, ostiralean eta larunbatean. 28 dendek parte hartuko dute guztira, euren eskaintza eta produktu ezberdinak erakutsiz. Dendaren kanpora produktuak ateratzeko zailtasunak dituztenek, plaza azpian jarriko dituzte postuak.
Ostiralean 10:00etatik 13:30era jarriko dituzte postuak goizez, eta arratsaldean 16:30etik 20:00etara. Larunbatean, berriz, 10:00etatik 14:00etara soilik aterako dituzte.
Bareakek antolatzen dituen mota honetako beste ekintzetan bezala, oraingoan ere erosleak saritzeko ekintza ezberdinak egingo dituzte, erosleen artean zozketak eginez, eta oraingoan ere ez dira etxeko txikiez ahaztuko: Ostiral arratsaldean puzgarriak jarriko baitutuzte Gernika pasealekuko frontoi estalian, eta plazapean ere jarriko dute puzgarri txiki bat. Pailazo bat ere ibiliko da herrian zehar, puxikak banatzen.