![pnga_erakutsi](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/07/pnga_erakutsi12.gif)
Hamarnaka lagun elkartu ziren ostiral iluntzean Ordizian Palestinari elkartasuna erakutsi, eta Israelen ejerzitoa Gazan egiten ari den erasoa salatzeko. Elkarretaratzea Askapenak deitu zuen; eta bertan “konponbiderako pausoak eman ordez, zapalkuntza inperialistan sakontzen” jarraitzen dutela ohartarazi zuten.
“Azken astetan tentsioa goruntz zetorren, eta atzean, palestinarrak zatitu eta ahultzeko interesak daude. Honen aurrean, AEB eta EBk beste aldera begiratzen jarraitzen dute, israeldarren basakeriei bizkar emanez”, zioten. Erasoaren aurrean palestinarrei elkartasuna erakusteaz gain, Israelen aurkako boikot kanpainan sakontzeko beharra azpimarratu zuten. “Ezin dugu ikusle pasibo gisa geratu, boikot desinbertsio eta zigorren kanpaina sakondu behar dugu, arlos arlo, sionismoak lekurik izan ez dezan gurean”, esan zuten.