Legazpiko 80 urtetik gorakoen bazkaria irailean egingo dute
Legazpiko Udalak 80 urtetik gorakoen bazkaria azarotik irailera aurreratzea erabaki du. Irailaren 12an egingo dute, Agorreko Santikutzen barne. Parte hartu nahi dutenek, irailaren 1etik aurrera eman behar dute izena, gizarte zentroan. Festa hau bertan egiten zuten hasieran, baina ondoren pilotalekura pasa zuten toki faltagatik. Parte hartzaileak hotzez egon ez daitezen, irailera aurreratzea erabaki dute.