Sasietak birziklapena indartzeko kanpaina hasi du
Birziklatzea erraza da goiburuarekin, Sasieta Mankomunitateak kanpaina bat hasi du, gaur. Legorretan egin dute lehenengo saioa, plazan karpa batean hezitzaileak informazioa ematen eta haurrentzat jolasak gidatzen jarrita. Printzipioz, haurrentzat zuzenduta dago kanpainako ekimen sorta: errutela baten bidez eta gaika itsats daitezkeen hondakin moten irudien bidez jolasak egin dituzte.
Baina larriei ere zabaldu nahi diete kanpaina, eta Goierriko herrietara ere bai. Irailetik aurrera, herriz herri eraman nahi dute birziklapenaren aldeko mezua. Legorretan, parte hartu duten haurrei, organikoarekin egindako konpost poltsatxo bat eta hor ereiteko hazi batzuk oparitu dizkiete.