Igor Esnaola bigarren izan da Gipuzkoako sega lehian
Igor Esnaola segalari legorretarrak ezin izan dio iazko Gipuzkoako segalari txapelari beste urtebetean eutsi. Juan Joxe Lizasok irabazi zuen igandean Aian Gipuzkoako sega txapelketa, 500 ikusleren aurrean, 2.768 kilo belar ebakita. Esnaola bigarren izan zen, 13 kilo gutxiagorekin (2.755). Hirugarren Jon Kanflanka (2.217) eta laugarren Iñigo Mercader (1.985,5) dira.