Aurten bi kuadrilla izango dira lehenengoz parte hartuko dutenak Urretxuko jaietako karroza desfilean. Urtero bezala, udalak karroza egiteko ikastaroa antolatu du gazteentzat eta Mikel Ibarzabal eta Migel Zufiria arduratzen ari dira gazteak trebatzeaz. Ikastaroa astelehenean hasi zen eta azken bi saioak gaur eta bihar izango dira: 10:00etatik 13:00etara, Irimoko pabilioian.
Urretxuko Udalak kultur etxeko sarrera aldatu du herritar guztiak toki beretik sar daitezen. Izan ere, orain arte mugikortasun arazoak dituztenak atzeko atetik sartu behar ziren. Eraikinaren ezkerreko aldean sarrera bat
The post Urretxuko Udalak kultur etxeko sarrera aldatu du appeared first on Otamotz.
Zumarragako Legazpi auzoan jaiotako eta hazitako hainbat zumarragarren ekimenez –argazkian sustatzaileak, ezkerretik eskuinera: Josetxo Comontes, Eusebio Zabala, Marian Larrañaga eta Josetxo Eguren– auzoko bizilagunak elkarteko herri bazkaria egingo dute datorren igandean. Auzoan bertan daukate hitzordua igandean 13:00etan, bazkaria 14:30ean da eta antolatzaileek bildutako musika entzun ahal izango da. Prezioa 35 eurokoa da.
Bihar Goierriko Hitzan Urretxun eta Zumarragan berriki eratutako Koordinadora Feministari buruzko erreportajea. Eztizen Agirresarobe eta Ainhoa Aguado kideek koordinadoraren sorrera, borrokaren ikuspegia eta aurrera begira dituzten asmoen zein grinen berri emango dute. Goierri garaiko Jabekuntza Eskolaren gerizpean sortu da. Joan den astean eskolak egindako tailerren nahiz ikastaroen balorazio bileran izan dira, Agirresaroberen hitzetan “tailerretan oso gustura gaude eta jarraipena emango diegu”.
http://youtu.be/D8_seNCNuSU Nestor Basterretxea artista larunbatean hil zen, 90 urterekin. Hark eta Fernando Larrukertek zuzendutako Amalur filmaren emanaldia prestatuta zeukan Zaldibiako Goizane topaguneak, aurretik. Horrenbestez, Basterretxeari egindako omenaldi bihurtuko da biharko zineforuma.
http://youtu.be/q-YYzUHxD3g Herrialdez herrialde arrakasta nabarmena izaten ari den Madama Butterfly opera proiektatuko da gaur iluntzean Ordiziako Herri Antzokian Zinema Alternatiboaren baitan. Giacomo Pucciniren obra Sydney Opera House konpainia australiarrak eraman du zinera eta ezagun egin da munduan zehar. Ordizian aspalditik ari ziren opera hori ekartzeko ahaleginetan; ikusleen artean harrera ona izaten badu, datorren urtean opera zuzenean emateko aukera zabalik geratuko da.