Jokin Alberdik irabazi du Lazkaon Esparru probaren 59. ekitaldia
Lazkaon larunbatean jokatu zen 59. Esparru Proba txirrindularitza lasterketa Jokin Alberdik (Andoaingo) irabazi du, 1:16:35eko denborarekin. Esprinta izan zen bukaeran, hamahiru laguneko taldetxoan. Kadete mailako txirrindularientzat 50 kilometroko ibilbidea prestatu zuen Lazkao Kirol Elkarteak. 92 ziklista abiatu, eta 73 iritsi ziren.
Beasaingo Inoxcra taldeko Iker Imaz sailkatu da bigarren, eta Luis Mari Garikano (Limousin) hirugarren. Lazkaon antolatutako urteko azken proba izan da.
Lazkaoko Esparru Saria 2014-7-12 sailkapena