
Igandean jokatuko da Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen Loinatz Proba Klasikoa. LXXXXVII. Loinatz Proba izateaz gain, Ion Lazcanoren IV. memoriala ere bada proba hau. Igande goizeko 09:30ean hasi eta 13:30 alderako amaitzea espero dute proba, hasiera eta helmuga Beasaingo Nafarroa etorbidean eginez.
Espainiatik eta Euskal Herritik etorritako 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindulariek parte hartuko dute proban eta 153 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Bidean Eizaga, Atagoiti, Liernia, Mandubia eta Olaberriako gainak pasa beharko dituzte.