Zaldibian 'Amalur' filma emango dute bihar, eta Basterretxearen omenaldi bihurtuko da
http://youtu.be/D8_seNCNuSU Nestor Basterretxea artista larunbatean hil zen, 90 urterekin. Hark eta Fernando Larrukertek zuzendutako Amalur filmaren emanaldia prestatuta zeukan Zaldibiako Goizane topaguneak, aurretik. Horrenbestez, Basterretxeari egindako omenaldi bihurtuko da biharko zineforuma.
Nestor Basterretxea artista larunbatean hil zen, 90 urterekin. Hark eta Fernando Larrukertek zuzendutako Amalur filmaren emanaldia prestatuta zeukan Zaldibiako Goizane topaguneak, aurretik. Horrenbestez, Basterretxeari egindako omenaldi bihurtuko da biharko zineforuma.
Goizane eraikinean (Larraitzera bidean dago) izango da Amalur filmaren emanaldia, bihar 18:00etan. Pelikula ikusi ondoren, Fernando Larrukert zuzendari kidearekin solasaldia izango da. Saioa doan da.
Zineforumaren ondoren, bertako eta sasoiko jakiak dastatzeko, afari-merienda antolatu du Kixkurrek (20 euro), Goizanen bertan. Aurrez hartu behar da lekua (943 16 12 44).












