Ataunen aireko libreko gaueko zinema emanaldiak gaur hasiko dira
Ataungo Herri Antzokiak eta Murkondo kultur elkarteak gaueko zinema emanaldiak antolatuko dituzte, udan, herrian. Kanpoan emango dituzte. Gaur hasiko da Zinema gau giroan zikloa. Vivir es fácil con los ojos cerrados filma emango dute, 22:00etan, San Martinen. Zelaieta eta Intxaurrondo etxeen artean egokituko dute aire libreko zinema.