Begirale ikastaroan aldaketak egin dituzte
Begirale ikastaroaren hasiera irailaren 27ra atzeratu dute. Irailaren 6ko saioa, berriz, urriaren 4ra pasa dute. Irailaren 27ko eta 28ko saioak Legazpiko kultur etxean egingo dituzte eta urriaren 18koa eta 19koa aterpetxe batean. Bihar da izena emateko azken eguna, kultur etxean.