Israeli boikota egiteko eskatu dute
Palestinaren kontrako erasoak salatzeko, Palestinaren askatasuna eskatzeko eta Israeli boikota egiteko galdegiteko elkarretaratzea egin zuten atzo Urretxun eta Zumarragan. Bozgorailu batek sirena hots etengabeak jaurtitzen zituen bitartean jende ugari batu zen atzo iluntzean deitutako elkarretaratzera; ehun lagundik gora elkartu zen. Adin guztietako jendea egon zen, edotariko moldeko zein pentsaerako urretxuarrak eta zumarragarrak bildu ziren.
Palestinaren kontrako erasoak salatzeko, Palestinaren askatasuna eskatzeko eta Israeli boikota egiteko galdegiteko elkarretaratzea egin zuten atzo Urretxun eta Zumarragan. Bozgorailu batek sirena hots etengabeak jaurtitzen zituen bitartean jende ugari batu zen atzo iluntzean deitutako elkarretaratzera; ehun lagundik gora elkartu zen. Adin guztietako jendea egon zen, edotariko moldeko zein pentsaerako urretxuarrak eta zumarragarrak bildu ziren. Palestina askatzea eskatzeaz gain, Israelgo produktuei boikota egiteak duen garrantzia nabarmendu zuten antolatzaileek, eta BDS kanpainarekin (boicotisrael.net) bat egiteko deia egin zuten, bide batez.
The post Israeli boikota egiteko eskatu dute appeared first on Otamotz.